Saltar al contenido

Populus Vasconia Luzaiden jarri da

Joan den irailaren 16an, Luzaideko erdigunean, Populus Vasconia izeneko eskultura multzoa jarri zen, Patxi Aldunate artistaren lana.

Artelan honek Baskoniako biztanle guztiak gogoratu eta omendu nahi ditu, 778ko abuztuan, Iruñetik igaro eta suntsitu ondoren, Orreagako guduan parte hartu zuten gizon zein emakumeak. Karlomagnoren armadak jasandako porrotik handiena izan zen.


Eskultura sinbologia zehatz bat duten hiru piezaz osatuta dago: talde bat herriko jendearen ordezkari, beste bat bailarakoen ordezkari eta azken bat guduan parte hartzera joan ziren Baskoniako jendearen ordezkari. Irudiak silueta lauak bezala eginak daude, Karlomagnoren armadak baskoiez zuen ikuspegia itxuratuz, basoaren sakonean erne mugituz.


Piezak Iruñeko erresumaren ondorengo eta berehalako jaiotzaz ere hitz egiten du, eguzkiaren izpien azpian argiztatuta agertzen den haurrak sinbolizatuta. Sol-eki-eguzki, baskoien kristautasunaren aurreko kultuei erreferentzia egiten dien sinbologia, gure herriak naturarekin duen lotura estuaz mintzo da.
Orreaga Fundazioak sustatutako eta herri-eskearen bidez finantzatutako obra da. Diru-bilketa hori, bestalde, irekita dago oraindik, obraren kostu osoa eta 2023ko abuztuan inauguratzeko aurreikusitako ekintzen aurrekontua berdindu arte.

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Patxi Aldunate, egilea; Koldo Amatria, Orreaga Fundazioaren presidentea; eta Nicolás Camino, Luzaideko alkatea, monumentuaren aurrean.