Saltar al contenido

Lege Oharra

Lege Informazioa

Jakinarazi nahi dizugu www.orreagamonumentua.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:

  • Izen soziala: Orreaga Fundazioa
  • I.F.Z.: G31749617
  • Helbidea: Alfonso El Batallador 4, solairuartea 2. bulegoa. 31007 Iruñea
  • Telefono zenbakia: 948 269 536
  • Helbide elektronikoa: orreagafundazioa@gmail.com

Baldintza Orokorrak

www.orreagamonumentua.eus webgunea Orreaga Fundazioaren jabetzako webgunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du webgune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa webgunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik webguneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea, ezingo diote eman Tratamenduaren Erantzuleari, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Tratamenduaren Erantzuleak ahalegin handia egiten du webgunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Orreaga Fundazioak espresuki uko egiten dio webgune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. Fundazioak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.

Tratamenduaren Erantzulea ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Orreaga Fundazioak ez du bermatzen webgunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

Orreaga fundazioak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Tratamenduaren Erantzuleak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Orreaga Fundazioarenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.

Webgune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, fundazioak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Tratamenduaren Erantzulearen jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.

Erabiltzaileak webgune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Webguneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.

Aldaketak

Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Tratamenduaren Erantzuleak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira webgune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Tratamenduaren Erantzuleak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

Jurisdikzioa

Orreaga Fundazioa eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Orreaga Fundazioa eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Iruñeako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Pribatutasun klausula: datu pertsonalen babesa

Zure datuen arduradunak

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB) ezarritakoaren arabera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) izenaz ezaguna:

Zuk ematen dituzun datu pertsonalak ORREAGA FUNDAZIOA tratatuko ditu, IFK G31749617 duena eta helbidea honako hau: Alfonso el Batallador, 4 – entr. Bul.2, 31007 Iruñea.

Zure datu pertsonalak erabiltzeko legitimazioa

Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu erregistratu zinen unean edo beranduago zeuk emandako onespenean oinarrituz. Izan ere, une horretan Lege Oharra onartu zenuen, eta horren barnean datu pertsonalen babeserako klausula hau jasota dago.

Zure datu pertsonalen tratamenduaren xedea

Ematen dituzun datuak beharrezkoak dira eskatu duzun zerbitzua berme osoz eman ahal izateko. Ondoko xedearekin erabiliko dira: erabiltzaileen, bezeroen eta balizko bezeroen datuen kudeaketa beren erregistrorako.

Zure datu pertsonalak gordetzeko epea

Zure datu pertsonalak gordeko ditugu erabiltzaile edo bezero zaren bitartean, eta ondoren legez ezarritako epea amaitu arte. Eta, oro har, erabiltzaileak bere onespena kendu arte, salbu eta Arduradunaren bidezko interesa baldin badago.

Erabiltzaileen eskubidek

Edozein erabiltzailek dauka bere datu pertsonalak irispidean izatea, zuzentzea, ezereztea, horien tratamendua mugatzea, aurkaratzea, edo datuok transferitzea eskatzeko eskubidea. Horretarako, zer eskubide baliatu nahi duen adieraziz, atal honen hasieran adierazitako helbideetara edo honako email hauetako batera idatz dezake:

ORREAGA FUNDAZIOA: orreagafundazioa@gmail.com

Era berean, eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.

Azkenik, erabiltzaileek eskubidea dute kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, datu pertsonalen babesari dagokionez beren eskubideak urratuak izan direla uste badute.

Cookie Politika

ORREAGA FUNDAZIOAk, gaur egun Interneteko atari gehienetan ohikoa den bezala, cookie propioak zein hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioa hobetzeko, analisiak egiteko eta eduki zein publizitate interesgarriak eskaintzeko.

Cookie bat web orri jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatzen den fitxategi bat da. Cookieek erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio ohituren gaineko informazioa gordetzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diete besteak beste web orriei. Hala, eskuratutako informazioaren eta ekipoa erabilitako moduaren arabera, informazio hori erabiltzailea ezagutzeko balia daiteke.

Honakoak dira www.orreagamonumentua.eus-en erabilitako cookieak:

Erregistro cookieak:
Erabiltzaile bat logeatu edo erregistratzen denean sortzen dira.

Zerbitzu cookieak:
Erabiltzailearen hobespenak gogoratzen dituzte erabiltzaileak bisita bakoitzean zerbitzua berriz ere konfiguratu beharra izan ez dezan.

Erabiltzaileek euren ekipoetan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakete erabiltzen dituzten nabigatzaileetako aukerak konfiguratuz. Nabigatzaile bakoitzean konfigurazio hori nola egin behar den jakiteko, nabigatzaile nagusietako honako helbideetara jo daiteke:

Chrome:
https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=en

Explorer:
https://support.microsoft.com/eu-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies

Firefox:
https://support.mozilla.org/en-US/kb/enable-and-disable-cookies-website-preferences

Safari:
http://support.apple.com/kb/ph5042

Jakin beharrekoa da cookieak guztiz blokeatuz gero, litekeena dela webgune batzuk behar bezala ikusi ahal ez izatea.

Pribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio Orreaga Monumentuaren cookien politikari ere.